Proposamenak

Sarburu haur eskolan proposamenen bidez lan egiten dugu eta ez jardueren bidez. Espazio polisentsoriak, irekiak eta konplexuak sortzen ditugu. Helburutzat ez dute erantzun bakarra aurkitzea, baizik eta mila aukera eskaintzea. Proposamenak egunerokotasuneko hezkuntza egoerak dira, bertan materialak objektuak eta baliabideak aberatsak dira eta haurrei era estetiko eta erakargarri batean aurkezten zaizkie esperimentatu eta aztertzeko. Garrantzitsuena haurra sortzen ari den ikaskuntza prozesuan arreta jartzea da eta ez  bukaerako emaitzan.

“Guk giroa edo ingurunea prestatzen dugu haurren beharrak kontuan izanda. Ez ditugu hau edo bestea egin dezaten bideratzen. Ingurune egokia prestatzen dugu eta hezitzaileak garen moduan, hortxe gaude adi, behatuz errespetuz eta era ez zuzenduan”
Rebeca Wild "Libertad y Límites. Amor y Respeto.




Subscribe