Informazioa

LAN TALDEA
Eskolako lan taldea 3 hezitzailek, zerbitzu orokorretako pertsona 1, jantokiko laguntzaile 1 eta zuzendariak osatzen dugu.
Haurrekin gauden profesionalak Haur Hezkuntzako Goi mailako zikloa eta Haur Hezkuntzako Irakasle gradua dugu.

ORDUTEGIAK
Eskola astelehenetik ostiralera, 7:45tik 16:00ra bitarteko ordutegian dago irekia. Sarrera eta irteerak malguak dira, familia bakoitzaren ordutegiak egokitu ahal izateko.
Horrela izanik, eskola 7:45tan irekitzen da, baina goizeko 9:30ak arte aukera duzue sartu ahal izateko. Modu berean, arratsaldean, eskola 14:45tan irekitzen da eta ordu bat eta laurden duzue, 16:00ak arte, haurren bila etorri ahal izateko.
Ordutegi hauetaz gain, aukera gehiago ere badaude. Haur batzuk ez dira bazkaltzera geratzen, eta 12:00etan joateko aukera dute, gainontzeko haurrak bazkaltzen hasten direnean.
Beste batzuk aldiz, 13:00tan joaten dira, eskolan bazkalduz baina bertan siesta egin gabe.

HIZKUNTZA
Eskolak gaztelera eta euskarazko hizkuntzak eskaintzen ditu.
Gelan elebidunak dira. Hezitzaileak haur bakoitzari matrikulatu den hizkuntzan hitz egiten dio.

KUDEAKETA
Sarburu haur eskola Izako udalarena da baina kudeaketa Kamira Kooperatibaren eskuetan dago.

AUSOLAN JANGARRIA
Egunero bazkaria goizean iristen da, bero eta jateko prest.

KOKAPENA


Subscribe