Eskola

Sarburu haur eskola natura protagonista den ingurune pribilegiatu batean kokatuta dago. Natura eta eraikuntzaren loturak, disfrutatu, ingurunea sentitu eta segurtasunarekin hazi daitekeen  erabilgarritasun eta edertasunaren nahasketa bikaina egiten dute toki honetatik. Bizitzaz beterik dagoen espazio natural batek inguratzen gaitu, lasaitasunez beteta, zarataz eta hiriko iskanbilaz ahazturik. Egun asko dira geletatik edo patiotik trena, traktoreak edo artaldeak soroan ikusten ditugunak.



Eskola handia, zabala eta argitsua da. Bi gela, psikomotrizitate gela, tailerra, proposamen, kanpoko patioa, kanpoko patio estalia, barneko patioa, sukaldea eta zuzendari aretoek osatzen dute.


Subscribe