Identitatea

Eskola gaztea, irekia, gertukoa eta gardena gara. Hemen haurrak haien familiekin batera, gure  egunerokotasuneko lanaren funtsezko oinarria dira. Denbora luzea daramagu erreflexionatzen eta honek jarrera aldaketa batera eraman gaitu, haurrenganako errespetuari lehentasuna emanez. Helduak protagonista izateari uzten dio haurtzaroari tokia utziz. Lotura afektibo seguruak eraikitzen ditu garapenerako gakoa izango direlarik eta bakoitzaren prozesuak akonpañatuko ditu epaitu gabe. Bere ikaskuntza prozesuak berak sortzeko gai den haur batean sinesten dugu. Haurrek berez jaoitzetik, mundua ezagutu eta ikertzeko gaitasuna eta gogoak dakartzate. Haurtzaroarenganako gure ikusputua ulertuta, hurrengo printzipioak gure eguneroko lanaren oinarriak dira.

1. AUTONOMIA: haurren gaitasunenganako konfidantzak, autonomiaren lorpenera eraman. Bere kabuz buruz goratik buruz beherara bira emateko gai den haurra, berezko proiektuak sortzeko gai dena, bere zailtasunei aurre egiteko gai dena...


2. ERRESPETUA

Haur bakoitzak erritmo pertsonala dakar eta ez gara horretara aurreratzen.

Edozein sentimendu antzematen dugu epaitu gabe: tristura, haserrea, poza, amorrua, gainezka egotea...


3. ADIERAZPEN KOMUNIKAZIOA

Heldua haurrek sozializazio baliabideak  lortzeko erreferente eta eredua da. Hau dela eta, eskolan asko zaintzen dugu gure lengoaia, ahozkoa eta ahozkoa ez dena noski. Haurrengana zuzentzeko orduan haien altueran jartzen saiatzen gara, begirada bilatuz, eskuhartu baino lehen entzunez, denbora emanez, itxoiten, sentimenduak errekonozituz...

4. JARDUERA  AUTONOMOA
Gure helburuetariko bat haurra jarduera autonomoarekiko plazerra aurkitzea da. Jarduera hau berezkoa da eta haurrari bere mugimendu garapena eta intelektuala faboratzen duten esperientziak bereganatzen laguntzen dio. Hau gure oinarrizko printzipioa izanda, heldua zuzenean esku ez hartuz  edo haurren garapena ez bortxatuz edo  horretan ez aurreratuz saiatzen da. Hezitzaileok, 3 modutan parte hartzen dugu:
- Gela prestatzen eta  bertan proposatzen dugun materialarekin.
- Mugimendu lorpenen erritmoa errespetatuz.
- Komunikaziaren bitartez, haien lorpenei erreferentziak eginez eta errekonozituz, honela haurra berarenganako kontzientzia hartzen joan dadin.

Subscribe